euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Horizonte Berriak: gure Eguzki-sistemako mugaldera bidaia’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/07, 11:00 - 00:00

Kokapena

Hitzaldien gela - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hitzaldian Adriana Ocampo irakaslea NASAko “Horizonte Berriak” misioari buruz mintzatuko da. Misioa 2006ko urtarrilean bidali zen. Lehenik, Jupiter planetaren gainetik hegan egin zuen, ondoren, 2015ko uztailean, Pluton planeta nanoa eta bere satelite sistema bisitatuz. Azkenik, 2019ko urtarrilean, gizakiak inoiz bisitatu duen objekturik urrunenera iritsi zen, Ultima Thule-ra, Lurretik 6.500 milioi bat kilometrotara, Neptunoren atzetik, dagoen gerrikoko objektura iritsi zen eta Eguzki-sistemako objektu urrunenen informazioa bidali zigun lehenengo aldiz. Ekitaldia Aula EspaZio Gelak eta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak antolatu dute.

Adriana Ocampo Uria doktorea planeta geologian aditua da eta baita ere NASAren Muga Berriak Programa-ko exekutiboa. Bere bulegoa NASAren bulego nagusietan du, Washington-en, EEBB-tan. Espazioko misioetan eta Eguzki-sistemako gorputz guztien ikerketan esperientzia handia du. Bere ibilbide zientifikoa dela eta sari asko jaso ditu.