euskaraespañol

Igor Rezolak gidoi onenaren saria eraman du Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileran

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko doktore berriak jaso du zilarrezko Antzarra Fabrika(k) lanagatik

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/15

Irudia
Igor Rezola Iztueta .

Igor Rezola Iztueta (Itsasondo 1974), artistak eta ikertzaileak lortu du 40+1 Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileran gidoi onenaren saria eta zilarrezko Antzarra.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko doktore berriak lan munduak Mendebaldean bizi izan duen eraldaketa azaltzen du  lanean. Fabrika(k) ez da ohizko zinea edo dokumentalaren arauetara egokitzen den ikus-entzunezko lan bat, arte garaikidearen esparrutik lan egiten baitu Rezolak.

“Lanaren kontrako (beste) lan saiakera bat izenburutzat daraman doktorego tesian jardun naiz azken urte hauetan (irailaren 14an izan zen tesiaren aurkezpena). ‘Fabrika(k)’ izeneko piezak, ikerketan biltzen diren zenbait gaien inguruko hausnarketak jasotzen ditu. Labur esatekotan, lanaren automatizazioa eta deslokalizazio prozesuen ondorioa da, lan-munduak Mendebaldean bizi izan duen eraldaketa. Kapitalismo industriala, kapitalismo kulturala izatera pasatu da, eta industrialak ziren hiriak zerbitzuen hiri bihurtu dira. Bidean fabrika desagertu dela esaten den arren, ez da horrela izan”, argitu du Igor Rezolak.