euskaraespañol

Ibilgailu elektrikoak zabaldu eta elkarretaratzeko II. Jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/03/25 Noiz arte: 2023/03/27

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eta Ibilgailu Elektrikoaren Erabiltzaileen Elkarteak (AUVE) Ibilgailu Elektrikoak Zabaldu eta Elkarretaratzeko II. Jardunaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean. Edizio honetan, bi egunetan banatu dira jarduerak.

Martxoaren 25ean, larunbata, 10:00etan hasi eta 14:00etara, Vitoria-Gasteizko Boulevard merkataritza gunean (Zaramaga kalea, 1. 01013 Vitoria-Gasteiz) emakidadunen eta partikularren ibilgailu elektrikoen erakusketa egongo da. Gainera, 13:00etan ibilgailu elektrikoen Eko-Rallya hasiko da Gasteiztik Getxoko kirol porturaino.

Astelehenean, martxoak 27, jarduerak Arabako Campusera eramango dira. Ibilgailu elektrikoen erakusketa René Cassin kaleko oinezkoentzako gunean egongo da, eta 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Bestalde, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan, 11:00etatik aurrera, ibilgailu elektrikoari buruzko dibulgazio jardunaldi bat egingo da, eta honako hauek hartuko dute parte:

- Mikel Agirregabiria, AUVEko presidentea Espainian, ‘Ingeniaritza DarkFactories-en aroan' hitzaldiarekin.

- María José Ajuriaguerrak, TUVISAko gerenteak, ‘BEIren balantzea Gasteizen' azalduko du.

- Pablo González Nalda, Informatikan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea, Ibilgailu autonomoei buruz arituko da.

- Cristina Arjona Molinak, GreenPeaceko mugikortasun kanpainaren koordinatzaileak, ZBEari eta DGTk homologatutako ingurumen etiketari buruz hitz egingo du.

- Juan José Iglesias Varela, Iberdrola PDR, karga puntuen planifikazioari buruz arituko da.

- Paramaconi Rodríguez Pérez, CICenergiGunekoa, hidrogenozko erregai gelaxken bidezko garraioaren orainari eta etorkizunari buruz.

- Pere Soria, Circutor, IE kargatzeko puntuak berrindartzeko bateria egonkorren erabilera.

- Julio Usandizagak, AiaraValleykoak, ‘Autokontsumoa baserri-inguruneetan' hitzaldiarekin parte hartuko du.

- Jardunaldiaren moderatzailea Melchor Gómez Pérez izango da.

Informazio gehigarria