euskaraespañol

Ikasle berriak, poltsa berriak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/26

Irudia

NON: Arte Ederren Fakultatea. NOIZ: 2021eko uztailaren 21ean.NOR: Egoi Markaida.

 

Aurrera doa matrikula. Arte Ederren Fakultatean, ohitura denez, ikasle berriei poltsa eta oihalezko kamiseta oparitzen dizkiete. Aurten bi modelo daude, ex aequo irabazi baitzuten ikastegiak antolatutako ideien lehiaketa. Poltsa urdinaren egilea Julián Camilo Briceño Sepúlveda da, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterreko ikaslea, eta poltsa arrosarena, María do Carmen Ayala Lago, 2020-2021ean Sorkuntza eta Diseinuko graduko bigarren maila egin duena.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus