euskaraespañol

In memoriam: Jabier Anuariz Olaizola

GUREAK-eko langilea I.M.Barriola zentroko kafetegian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/17

Irudia

“GUREAK” ekoa, geurea, gu UPV/EHU-koak, denok BARRIOLATARRAK. Zer lanetan jarduten garen baino norberaren lanean nola moldatzen garen adierazten dik nolakoak gaituken eta hi doktore ez baina dotorea haiz giza harremanetan maixu galanta.

Bahoa, patuak horrela erabaki dikelako. Badakik, haren deiari muxin egiterik ez. Hoa lasai, hemen dena ondo egongo dek. Hire ohorez, topa egingo diagu ardorik goxoena eztarritik behera ozpin bihurtuz joango baduk ere. Hire begirada bihurri hori ez diagu sekulan ahaztuko. Edozein momentutan, edozein txoko kuttunetatik azalduko haiz, ateraldi xelebreren batekin, apal, umoretsu, azukre gehiegirik gabe, gatz pixkatekin giroa animatuz.Letra haundiz eta sentituz bizitzari eskerrak ematen zizkiogu hi gure bizi bidean gurutzatu izanagatik.

Ondo emandako ” egun on” baten atzean, ondo egin eta hobeto ateratako kafe baten atzean, hainbat abesti "ochentero"-en atzean… aitzaki horien denen atzean, agian hitzez esan gabeko MAITE HAUGU haundi bat zegok.

Ez haugu agurtuko, patuak guri deitu bitartean guregan eta gurekin egongo haizelako.

Sushik, Barriolako lagunen izenean.