euskaraespañol

Ismael Manterola Ispizua, Arte Ederren Fakultateko dekano berria

Arte Historian doktorea, Arantza Lauzirikak utzitako zentroaren kargua hartu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/09/26

Irudia
Goian, ezkerretik eskuinera: Alfonso Berroya Elosua (Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea); Mikel Garate Arakama (Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako Dekanordea); Andere Larrinaga Cuadra (Kalitate Dekanordea); Javier Diez Baro (Ikastetxeko teknikaria). Behean, ezkerretik eskuinera: Edurne González Ibáñez (Unibertsitate Hedapeneko Dekanordea); Oihane Sánchez Duro + Nerea Legarreta Altzibar (Idazkari Akademikoa – Nerea Legarretak laster utziko du kargua eta Oihane Sánchez izango da bere ordezkoa); Ismael Manterola Ispizua (Dekanoa); Beatriz Urrutia Samper (Administrazio burua); Antón Arana San Sebastián (Ikasketen Antolamendurako Dekanordea). | Argazkia: Unai Zorriketa. UPV/EHU.

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966) irakaslea Arte Ederren Fakultateko dekano berria da, Arantza Lauzirikak zortzi urteko ibilbideari agur esan ondoren. Manterola, Arte Historian lizentziatua Valentziako Unibertsitatean eta Arte Historian doktorea UPV/EHUn, gaur egun, Arte Ederren Fakultateko Artearen Historia irakaslea da. Bestalde, Egunkaria, Berrian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du.

Gure Artea 2006, Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014), Desegindako oroitzapenen aurrean: Memoria eta Gerra Zibila (2022) izeneko erakusketak antolatu ditu. MHLI ikerketa taldeko kidea da eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterreko arduraduna eta UPV/EHUko argitalpen zerbitzuko ArteTextos serieko zuzendaria ere bada.

Fakultatearen zuzendaritza bere gain hartzen duen dekano-taldeak honako asmo hauek ditu hurrengo lau urteetarako: “Gure fakultatearen nazioarteko presentzia handia izan da, batez ere Erasmus, Sicue eta antzeko programei esker. Lan horretan jarraitu behar dugu, eta aldi berean, gure presentzia nazioartean zabaldu behar dugula uste dugu. Bestalde, azken urtetan Arte Ederren Fakultatearen presentzia gizartean hazi egin da aurreko dekanotza taldeari eta programa ezberdinetan parte hartu duten irakasle eta AZPkoei esker. Lan horrekin jarraitzea gure asmoen artean dago. Ikasleekin harremana estutzea izango da gure egitasmoen beste puntu bat. Horretarako aurreko taldeak zabaldu dituen komunikazio bideak zaintzeko eta sakontzeko ahaleginak egingo ditugu”.

Dekano-taldea honako hauek osatzen dute:

. Dekanoa: Ismael Manterola Ispizua

. Plangintzako eta Ekonomi gaietarako dekanordea: Mikel Garate Aracama

. Ikasketen Antolamendurako dekanordea: Anton Arana San Sebastián

. Unibertsitate Hedapenerako dekanordea: Edurne Gonzalez Ibañez

. Nazioarteko Harremanetarako dekanordea: Alfonso Berroya Elosua

. Kalitate dekanordea: Andere Larrinaga Cuadra

. Ikasketen Idazkaritza: Nerea Legarreta Altzibar