euskaraespañol

Animalien Aurkako Tratu Txarrari buruzko Jardunaldia

Noiz eta non

2018/03/15, 09:15 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 15, 9:15ean, Donostian kokatutako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain auditorioan, animalien aurkako tratu txarrari buruzko jardunaldi bat egingo da, laugarren urtez jarraian, eta bertan elkartuko diren adituek eta erakundeetako ordezkariek indarkeria mota hori gizartean prebenitzeko gakoak aztertuko dituzte. Aurtengo jardunaldiaren lema "Animalia justizia, espezieen arteko justizia: kriminologia berdearen ikuspegiak” izango da, eta Kriminologiaren Euskal Institutuak, Euskal Biktimologia Sozietateak, eta Animalex bulegoak antolatu dute. Jardunaldia doan eta irekia izango da.

Euskal Biktimologia Sozietateko presidente Gema Varonak honako hau adierazi du: "Kriminologia berdeak gaur egungo kalte soziala kontzeptuaren ulermenean egin duen ekarpenak hainbat espezie eta eremuren arteko erlazioa ikusgai jarri, eta justizia nozioa zehaztu du ingurumenari, pertsonei eta animaliei eragiten dieten delituen eta botere abusuen aurrean”.

Horrela, jardunaldi honen laugarren edizioan, ingurune naturalean aske bizi diren animalien aurkako tratu txarrari lotutako arazo nagusiak aztertuko dira. Kriminologia berdearen eta ingurumenaren zientzien ekarpenetatik eta ikuspegi erabat praktiko batetik, basa espezieetako animalien babesean gaur egun dauden argi-ilunak aztertuko dira, baita babesa lortzeko erronkak eta hobetzeko aukerak ere.

Ekitaldian, Matthew Hall-ek parte hartuko du, Lincoln (Erresuma Batua) Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide eta Justizia Kriminaleko irakasleak, eta “kriminologia berdeari” buruzko sarrera bat egingo du.

Ekitaldian parte hartuko dute, halaber, Theo Oberhuber-ek, Ekologistak Martxan elkarteko sortzaileetako batek, eta Artitza Albisu Urmenetak, basa fauna berreskuratzeko Arrano Etxea zentroko kideak.

Jardunaldi hau, laugarren edizioan, erreferentziazko ekitaldi gisa errotu da Euskadin animalien aurkako tratu txarraren arloan, eta Zaragozako Unibertsitateak eta animalien aldeko eragile juridikoen Intercids elkarteak lagundu dute.

Informazio gehigarria