euskaraespañol

Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren jardunaldiak

Noiz eta non

2018/10/19, 11:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren jardunaldiekin segitzeko, ostiral honetan, urriak 19 dituela, 11.00etatik abiatuta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian Rafael Manzanos Martos Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasleak ‘Los orígenes de la Arquitectura hispanomusulmana’ [Arkitektura hispano musulmanaren jatorriak] izeneko hitzaldia emango du.

Jardunaldiak gradu eta graduondoko ikasleentzat dira, bai eta bestelako unibertsitarioentzat eta, oro har, euskal gizartearentzat. Era berean, populazio arabiar eta musulmanarengana ere iritsi nahi du, diziplina zientifiko askotarikoek mundu horren inguruan egindako azken interpretazioen berri jaso dezaten.