euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Noiz eta non

Noiztik: 2021/12/01 Noiz arte: 2021/12/16

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Lehenengo Informazio-saioa abenduaren 1ean izango da Donostian (aurrez aurrekoa eta online). Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Arrasate, Tolosa, Errenteria, Legazpi y Beasain) abenduaren 16an Eibarren emango diren informazio-hitzaldiarekin amaitzeko. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira.

SARRERA IREKIA

Abenduaren 1ean egingo den hitzaldian web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da. Aurrez-aurreko saioetan parte hartu nahi dutenen kasuan, areto bakoitzean, aforoa mugatua izango da (COVID aforoa).

UPV/EHUri BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK GIPUZKOAN

Abenduak 1 (aurrez aurre eta online) 18:30 DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa (entzunaretoa)
Abenduak 9 18:30 ARRASATE Kulturate (areto nagusia)
Abenduak 10 18:30 TOLOSA Kultur Etxea (areto nagusia)
Abenduak 13 18:30 ERRENTERIA Reina Aretoa (areto nagusia)
Abenduak 14 18:30 LEGAZPI Kultur Etxea (areto nagusia)
Abenduak 14 18:30 BEASAIN IES Beasain BHI (areto nagusia)
Abenduak 16 18:30 EIBAR Portalea Kultur Etxea (areto nagusia)

Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.