euskaraespañol

Julio Calleja Zagrebeko Unibertsitateko Kinesiologia Fakultateko ohorezko irakasle izendatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/24

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle Julio Calleja doktoreak Zagrebeko Unibertsitateko Kinesiologia Fakultateko Ohorezko Irakasle saria jaso du, bere 60. urteurrena ospatzen ari den Kirolaren Galan. Irakasle horrek azken 20 urteetan ikastetxeari egindako ekarpena aintzatesteko eman da ohorezko lanpostu hori. Julio Calleja nazioarteko ekitaldi batean saritu zuten, beste teknikari batzuekin batera, hala nola Carl Foster doktore amerikarra, Dragan Milanovic irakaslea edo Spliteko Unibertsitateko Damir Sekulic doktorea, besteak beste.