euskaraespañol

Chill Mafia taldeak emango dio hasiera musikari buruzko 'Kantatzen Duten Herriak' jardunaldiei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2021/11/25 Noiz arte: 2021/12/16

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

Chill Mafia taldeak hitzaldi eta Dj set batekin emango dio hasiera Kantatzen Duten Herriak jardunaldion 5. edizioari, UPV/EHUko Bizkaiko campusean. Azaroaren 25ean izango da, arratsaldeko 16:00etan, Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan.

Jardunaldiak abenduaren 16ra arte luzatuko dira, ekitaldi akademikoak zein musikalak uztartuz. Izan ere, abenduaren 1ean More Jaia raver kolektiboaren inguruko dokumentala ikusi ahalko da, eta segidan Dj set bat egongo da beraien eskutik.

Abenduaren 2tik eta 16ra bitartean tailerrak, musika eta hitzaldiak izango ditugu protagonista, musikari buruzko ikerketan nazioarteko adituek parte hartuko dutelarik, hala nola Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Amparo Lasén eta Oportoko Unibertsitateko Paula Guerra irakasleak.

Musikaren azterketa soziala jorratzen da jardunaldiotan hainbat ezagutza alorretatik abiatuta, baita esperientzia eta esperimentaziotik ere. Doinu (post)pandemikoak eta dantza tokietara buelta ditugu aurtengo gai nagusiak, dantza egitea berriro posible dugun honetan, baina egoera eta modu ezberdin batean. Honetaz guztiaz Hausnartuko dugu, baita dantza tokietan mugimenduan dauden beste elementu batzuez ere: identitateak, gorputzak, gatazkak, gozamena, baloreak, hezkuntza... Lehen, orain eta etorkizunean. Hemen bertan eta kantatzen duten beste herri batzuetan. Hausnartzen eta dantzatzen.

Ekitaldiak Bizkaiko Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Arte Ederren Fakultatean eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean egingo dira, baita on line ere.

Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/kdh