euskaraespañol

Kirol, Hezkuntza eta Bizikidetza: Haur eta Nerabeen Babesa titulu berria sortu da

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Athletic Club Fundazioak beren esperientzia eta interesak batu dituzte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/22

Irudia

Bizkaiko Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Athletic Club Fundazioak beren esperientzia eta interesak batu dituzte, eta, horren ondorioz, Kirol, Hezkuntza eta Bizikidetza: Haur eta Nerabeen babesa aditu titulu berria sortu da.

Titulu hori 2020/2021 ikasturtean jarriko da martxan. 20 krediturekin eta modu erdi presentzialean,  hezkuntzaren eta kirolaren arloko adituek prestatuko dituzte kiroleko,  eskola-kiroleko  eta  kirol  federatuko  profesionalak,  ikuspegi  berritzaile  eta inklusibo  batetik,  eta  pertsonen  garapen  integrala  sustatzen  duten  balioak  kontuan hartuta.

Beraz,  haurrak  eta  nerabeak  babesteko  legeekin  bat  datorren  titulua  da,  eta hiru helburu nagusi ditu:1) Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-esparrua aztertzea eta kirol-esparruari lotzea.2) Eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duten prestakuntza-prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai diren entrenatzaileak prestatzea, balioei, ekitateari eta dimentsio emozionalari arreta berezia eskainiz.3) Kirola gizarte-trebetasunak eta trebetasun kritikoak garatzeko eta herritarrei zerbitzua emateko tresna gisa identifikatzea.

Gainera,  haurrek  eta  nerabeek  kirol-arloan  dituzten  esperientziak  ezagutzeko aukera  izango  dute  ikasleek,  eta  4  kredituko  praktika  espezializatuak  egingo  dituzte graduondoko edukiak praktikan jartzeko gai izango diren ingurune batean. Hori guztia Athletic  Fundazioaren  eta  UPV/EHUren  zuzendaritzapean,  adingabeekin  egindako kirol-lanaren bikaintasunera iristeko helburuarekin.