euskaraespañol

Kongresua: “Didácticas artísticas en la universidad y sociedad: arte para el cambio social”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/01/23 Noiz arte: 2020/01/24, 09:00 - 00:00

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Urtarrilaren 23tik  24ra, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan “Didácticas artísticas en la universidad y sociedad: arte para el cambio social” kongresua egingo da. Bertan XXI. mendeko prestakuntza artistikoek Unibertsitatean dituzten posibilitateak eta erronkak aztertuko dira. Hiru ardatz nagusitan antolatuko da: irakaskuntza, ikerkuntza eta ezagutzaren transferentzia.
Bi egunetan zehar Estatu osoko unibertsitateetako partaideek arlo horren egungo egoera aztertuko dute eta diagnosia egiten ahaleginduko dira, unibertsitatearen eta jendartearen arteko erronkak eta baita ere arte eta hezkuntza-komunitatearen artean lortutako lorpenak ezagutarazten saiatuko dira.

Egitaraua [ikusi]