euskaraespañol

UPV/EHUk bat egin du Vitoria-Gasteiz Araba Mobility Lab-ekin

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/24

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Euskadiko Mugikortasunaren eta Logistikaren Klusterreko Fernando Zubillaga, CIC Energiguneko Nuria Gisbert, Manoli Igartua, UPV/EHUko Arabako campuseko errektoreordea, Emilio Titos, Mercedes-Benzek Gasteizen duen lantegiko zuzendari nagusia, Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea, Mariano Arconada Michelineko arduraduna, José M. Esmoris de Sernauto, Agustín J. Sáenz Tecnalia Fundaziokoa eta Miren Bilbao Arabako Parke Teknologikokoa. Argazkia: Quintas.

Automobilgintzaren eta mugikortasunaren sektoreko bederatzi eragile nabarmenek bat egin dute Vitoria-Gasteiz Araba Mobility Lab proiektuarekin. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute proiektua, eta datozen asteetan jarriko da martxan.

Automobilgintzaren eta mugikortasunaren sektoreetako lehen mailako bederatzi agentek bat egin dute Vitoria-Gasteiz Araba Mobility Lab-ekin, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Atxikimendu horiekin, sustatzaileak hurbilago daude lurraldeak proba-banku gisa balioko duen zentro bat izatetik, etorkizuneko mugikortasun-sistemen ingurune errealari buruz, bai pertsonen garraioaren arloan, bai logistikaren arloan.

Vitoria-Gasteiz Araba Mobility Lab esploratzeko espazio fisiko bat izango da, logistikaren eta mugikortasunaren arloko berrikuntza baldintza errealetan garatu eta testatu ahal izateko. Horretarako, ekosistema gisa diseinatuko da, laborategiekin eta beste espazio batzuekin, proiektu eta lankidetza berritzaile aldeaniztunak egokitzeko. Oraingoz, epe laburrean landu beharreko arlo nagusiak eta akordioa formalizatu den formula zehaztu dituzte.

Helburu horretarako, Mercedes-Benz, Michelín, Talgo, CIC EnergiGUNE, Tecnalia, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Arabako Parke Teknologikoa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza eta Sernauto proiektuan sartzea funtsezkoa da proiektuaren etorkizunerako. Agente horiek datozen asteetan eratuko den Fundazioko kide izango dira, eta Mobility Lab-i hasiera emateko balioko du. Fundazioak patronatukideei eta proiektu zehatzetan lagundu nahi duten enpresei irekita jarraituko du.