euskaraespañol

UPV/EHUk jendaurrean ireki ditu Erregistro Orokorra eta erregistro bulego osagarriak

Aurrez aurreko jarduerara Itzultzeko Planaren testuinguruan, neurria indarrean sartuko da bihar, maiatzak 26

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/25

Euskal Herriko Unibertsitateak bihar, maiatzak 26, jendaurrean irekiko ditu Erregistro Orokorraren bulegoak eta erregistro bulego osagarriak, herritarren harrerarako eta dokumentazioaren sarrera erregistratzeko zerbitzua emateko.

Zerbitzu horiek erabiltzeko, hitzordua eskatu beharko da, eta UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki bidez zehaztuko dituen eraikinetara sartzeko baldintzak betez.

Jendaurrean aritzean eta erregistro zerbitzua ematean, aintzat hartuko dira segurtasun eta osasun arloko prebentzio neurriak, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen aurrez aurreko jarduerara itzultzeko planean.

Erabakia