euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Noiz eta non

Noiztik: 2019/12/04 Noiz arte: 2019/12/19, 00:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra jasoko duzu eta gogoko dituzun unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argituko dizkizugu eta zure galderei erantzungo diegu.

Lehenengo Informazio-saioa abenduaren 4an izango da Zarautzen. Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Tolosa, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Legazpi…) abenduaren 19an Beasainen eta Irunen emango diren informazio-hitzaldiarekin amaitzeko. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira.

 

Abenduak 4 18:30  ZARAUTZ Modelo Aretoa

Abenduak 9

18:30  TOLOSA Kultur Etxea

Abenduak 10

18:30  EIBAR Portalea Kultur Etxea

Abenduak 12

18:30  MONDRAGÓN Kulturate

Abenduak 16

18:30  AZPEITIA Sindikatu Zaharrean

Abenduak 16

18:30  DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa

Abenduak 16

18:30  ERRENTERIA Reina Aretoa

Abenduak 16

18:30  LEGAZPI Kultur Etxea

Abenduak 19

18:30  BEASAIN

Beasain B.H. I.

Abenduak 19

18:30  IRUN Centro Cultural Amaia