euskaraespañol

Martxoaren 8a ospatzeko ekitaldi instituzionala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/03/08, 11:00

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, martxoak 8, 11:00etatik aurrera, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzionala antolatu du Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Eva Ferreira errektoreak zuzenduko du ekitaldia eta beren jarduera akademikoa zientziaren arlo ezberdinetan garatu duten unibertsitateko bost irakasle omenduko dituzte bertan:

  • - Aurora Fernández Astorga (Osasun Zientziak)
  • - Maria Dolores Guillén Lorén (Zientziak)
  • - Itziar Idiazabal Gorrotxategi (Arteak eta Giza Zientziak)
  • - Esther Rodríguez Urbano (Ingeniaritza eta Arkitektura)
  • - Miren Ortubay Fuentes (Gizarte eta Lege Zientziak)

Halaber, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak banatuko dira. Ekitaldia amaitzeko Olatz Salvadorrek eskainiko du kontzertua.

Osasun egoera dela eta, sarrera mugatua izango da. Ekitaldia streaming-en bidez jarraitu ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d