euskaraespañol

Miguel Delibesi Aitorpen Akademikoa egiteko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/03/11 Noiz arte: 2020/03/10, 12:30 - 00:00

Kokapena

Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkanoko Atalaren Gradu Aretoan Miguel Delibesi Aitorpen Akademikoa egiteko ekitaldia burutuko da. Idazle ezagun eta Espainiako Erret Akademiako urgazleak 1942an Merkataritzako intendente titulua eskuratu zuen, orduan Goi Merkataritza Ikasketen eskola bezala ezagutzen zen zentroan.

Miguel Delibes Setienek Valladolideko Escuela Profesional de Comercio zentroan ikasi zuen, eta Merkataritzako Irakasle titulua eskuratu zuen.1941ean Bilbora etorri zen ikasketak osatu eta Merkataritzako intendente titulua eskuratzera. Titulu horrek egungo doktoretzaren eskuduntza profesionalak eta abantailak ematen zituen.

Hala, ziurtagiri ofizialen arabera, titulua 1942ko irailaren 30ean eskuratu zuen, baina inoiz ez zen etorri titulua hartzera. Ordutik hona titulu hori UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko artxiboetan egon da.

Ekitaldian aipatutako titulua emango zaio idazlearen alaba eta Miguel Delibes Fundazioaren presidente den Elisa Delibes de Castrori, zeinak familia ordezkatuko duen. Ekitaldi hau Fundazioak idazlearen mendeurrena ospatzeko 2020an egingo dituen ekimenen barruan kokatu behar da. 

Ekitaldiko egitaraua

  • Agurra eta ongietorria, koordinazioko dekano Pedro M. Gómez Rodríguezen eskutik
  • Alfredo Buruaga Marín irakasle jaunaren hitzak
  • Fakultateko dekano Jon Barrutia Guenagaren hitzak
  • Merkataritzako intendente titulua ematea
  • Elisa Delibes de Castro andrearen hitzak, Delibes familiaren izenean.