euskaraespañol

‘Euskal Herriko mugimendu sozialak pandemian’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2022/07/05, 10:30

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, uztailak 5, 10:30etan, Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan (Konstituzio enparantza), ‘Euskal Herriko gizarte mugimenduak pandemian: egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak’ liburuaren aurkezpena egingo da. Edorta Arana Arrieta, Marta Luxan Serrano, Julen Zabalo Bilbao, Iñaki Barcena Hinojal eta Marta Barba Gassó ikerlariek idatzia, lanak hainbat gizarte-kolektibori egindako ikerketaren ondorio nagusiak biltzen ditu, haien egungo egoerari, jarduerari, parte-hartzeari eta, batez ere, COVID-19ak eragindako pandemiak beren jardueran izan duen eraginari buruzkoak.

Aztertutako kolektiboek Euskal Herrian dihardute eta arrazakeriaren, migrazioaren, kulturartekotasunaren, feminismoaren, ekologismoaren eta euskararen inguruko mugimenduetakoak dira.

Lanak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko edizioak ditu eta aurkezpenean izango dira:

-Marta Barba Gassó, Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzailea

-Miren Guilló Arakistain, Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzailea

-Julen Zabalo Bilbao, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko ikertzailea

-Marta Luxan Serrano, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko ikertzailea

-Edorta Arana Arrieta, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko ikertzailea

-Iñaki Barcena Hinojal, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko ikertzailea