euskaraespañol

UPV/EHUren XXXIV. Udako Ikastaroen aurkezpena

Arabako Campusean sei ikastaro emango dira ekainetik irailera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/21

Irudia

Carmen Agoués Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen zuzendaria, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta Kepa Sojo Arabako Campuseko Unibertsitate Proiekzioko zuzendaria bertan zirela aurkeztu dira, Vitoria-Gasteizen, XXXIV. Udako Ikastaroak-XXVII. Ikastaro Europarrak, eta bereziki aipatu dira Araban egingo direnak.

2014az geroztik, UPV/EHUko Udako Ikastaroak bateratu egin dira, eta, gehienak Donostia-San Sebastiáneko egoitza nagusian egiten diren arren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurraldeetan ere egiten dira. Aurten, Arabako Campusari eta Arabako probintziari dagokienez, eskaintza ezin interesgarriagoa izango da: hainbat gairi eta esparruri buruzko sei ikastaro emango dira, kultura proposatzeko, 2015eko ekainetik irailera bitartean. "Harro esan dezakegu erreferente garela Espainiako unibertsitateen artean; gure ikastaroen arrakasta urtez urteko iraupenaren eta parte hartzaileen asebetetze mailaren arabera neurtzen da. Udako Ikastaroen helburua da lagungarri izatea jakin mina duen gizartearentzat, prestakuntza jaso nahi duenarentzat eta prestakuntza enplegagarritasun hobea lortzeko bitartekotzat jotzen duenarentzat. Bistan dago prestakuntzaren mundua eta mundu profesionala bereizten ziren garaiak desagertu direla" esan du UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendariak, Carmen Agouések.

Aurten, sei proposamen hautatu dira Araban egiteko; beraz, bikoiztu egin da iazko eskaintza, hiru ikastaro eskaini baitziren. "Gure helburua da programazio iraunkorra aurkeztea, urterik urte egonkortzen dena eta Arabako Campusa Udako Ikastaroen mapan jarriko duena" azaldu du Javier Garaizarrek, Campuseko errektoreordeak.

Matrikula murriztua egiteko epea maiatzaren 4an ireki zen eta hil honetako 31ra arte luzatuko da; ekainaren 1etik aurrera matrikulen ohiko zenbatekoak kobratuko dira.

Araban honako ikastaro hauek emango dira, ordena kronologikoan:

Factores de nacionalización en la sociedad española contemporánea. 21 Simposio del Instituto Valentín de Foronda. 2015eko uztailaren 17tik 19ra. Elurreta ikasgelategiko Gradu Aretoa. Vitoria-Gasteiz.
Espainiako Historia Garaikideari buruzko ikastaro espezializatua da eta helburu du azken bi mendeotan Espainian izan den nazionalizazioaren esperientziaren konplexutasuna azaltzea.

Origen y calidad como estrategias de diferenciación en un mercado globalizado del vino. 2015eko uztailaren 2a. Guardiako Eskualdearen Eraikina. Arabako Errioxa. Gasteizko errepidea, 2. Guardia. Araba.
Vitoria-Gasteizen egingo ez den ikastaro bakarra da: Guardian egingo da. Izan ere, lekua egokiagoa da, merkataritzarekin eta mahastizaintzarekin zein ardogintzarekin lotuta dagoelako. Arabako Errioxaren egungo egoera aztertuko da, nola bereizi geure burua mahastizaintzako eta ardogintzako beste eremu batzuen artean edo nola eman balio erantsia gure ardoei.

¿Pastores, terroristas o cocineros?Imágenes y estereotipos de los vascos y las vascas en el cine español y estadounidense. 2015eko uztailaren 8tik 10era. Letren Fakultatea-Vitoria-Gasteiz.
Ikastaroak errepasatuegingo du euskal nortasunak Estatu Batuetako eta Espainiako telebista eta zinemako ikus-entzunezko ekoizpenetan izan duen presentzia. Helburu du ñabarduraz eta galderaz beteriko eztabaida eragitea. UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren laguntza du.

Cursos de Derecho internacional y relaciones internacionales de Vitoria Gasteiz 2015. 2015eko uztailaren 14tik 17ra. Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.
Gure Campusean egin diren Udako Ikastaroetan zaharrenetako baten edizio berria da. Urtez urte nazioarteko zuzenbidearen ordezkari garrantzitsuenak biltzen ditu.

XIX Congreso de la Sociedad Española de Parasitología y II Encuentro Internacional de Parasitólogos de España, Francia, Italia y Portugal. 2015eko uztailaren 23tik 25era. Farmazia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.
Biltzar honen helburu nagusia da Parasitologiaren esparruko azken berrikuntza zientifikoen berri ematea (hala gizakien nola animalien ingurukoak) eta Gizakien eta Animalien Parasitologiaren eremuetan dihardutenen arteko harreman profesionala erraztea, ezagutzak partekatzea eta ikertzaile eta ikertaldeen arteko lankidetza sustatzea.

Mapas en la web, geoservicios e infraestructuras de datos espaciales. 2015eko irailaren 3tik 4ra. Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.
Ikastaro honen bidez, ikasleei oinarrizko ezagutza eman nahi zaie, Interneten bidez mapei buruzko informazioa irudikatzeko eta argitaratzeko teknikei, estandarrei eta lengoaiei buruz. Honako hauek laguntzen dute: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzua/Servicio de Información Territorial, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza/Dirección de Planificación Territorial.