euskaraespañol

Zientzia-fikziozko Alberto Magno Literatura Lehiaketaren XXVII. edizioa abian da

Kontakizunak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/17

Irudia

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak XXVII. Zientzia-fikziozko Alberto Magno Literatura Lehiaketaren deialdia egin du, Estatuko zientzia-fikziozko eta zientzia gaien inguruko fantasiazko lehiaketa zaharrena dena. Kontakizunak euskaraz ala gaztelaniaz aurkeztu daitezke, eta lanak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da.

Aurten Lehiaketak 2.000 euroko lehenengo saria eta 1.000 euroko bigarrena banatuko ditu, eta aurkeztutako kontakizunek gutxienez 15.000 hitz eta gehienez 25.000 izan beharko dituzte.

Jatorrizko lanak (hiru ale) eskura eman ahal izango dira edo, bestela, postaz bidali Zientzia eta Teknologia Fakultatera (Dekanotza, 644 posta-kutxa, 48080 Bilbo). Edo posta elektronikoz bidali daitezke ztf.kultura@ehu.eus helbidera.

Epaimahaiaren erabakia 2015eko abenduaren 18an jakinaraziko da, urte amaiera ospatzeko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo den ekitaldian.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa