euskaraespañol

Hipertentsioa eta gehiegizko pisua edo obesitatea duten pertsonentzako ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/05

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ELIKOS ikertaldea azterlan bat egiten ari da hipertentsio primarioa diagnostikatu dieten eta, gainera, gehiegizko pisua edo obesitatea eta egoneko bizimodua duten pertsonekin.

UPV/EHUko Etika Batzordeak eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko IKBEk proiektu horren inguruko aldeko irizpena eman dute.

Hauxe da azterlanaren helburu nagusia: aztertzea ariketa fisiko aerobikoko zenbait programak nola eragiten duten gehiegizko pisua eta hipertentsioa duten eta dieta hipokalorikoa jarri dieten helduen tentsio arterialean, masan eta gorputz konposizioan, bihotz-biriketako gaitasunean eta arrisku kardiobaskularrean.

Borondatez eta doan parte hartu nahi dutenek hainbat proba egin beharko dituzte hala atsedenaldian nola indarraldian, eta arlo bakoitzeko espezializatuek gainbegiratuko dituzte, ikerketan parte hartzeko irizpideak betetzen dituzten zehazteko.

Mediku espezialistak partaidetza onartzen duenean, modu aleatorioan bideratuko da lau ikertaldeetako batera (1. TALDEA: dieta + ariketa fisikoa egiteko gomendioak; 2-4 TALDEAK: dieta + hainbat modalitatetako ariketa fisiko ikuskatua).

Esku hartzea amaitzean (16 aste), berriro egingo dira proba guztiak, hasierako balioekin konparatzeko.

Ikerketan parte hartzea
Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidal diezaiokete azterlaneko ikertzaile nagusiari, Sara Maldonado-Martín doktoreari, sara.maldonado@ehu.eus helbidera, eta hark emango du prozedura guztien berri.