euskaraespañol

UPV/EHUko irudiaren sarien deialdia abian da

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/08

Irudia

Aurten ere Euskal Herriko Unibertsitateak, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren bidez, UPV/EHUko ikasleek egindako ekimen, proiektu eta beste jarduera batzuen bitartez, unibertsitatearen irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritu nahi du.

Deialdia 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat dago zabalik. Ikasleak banaka zein taldeka aurkez daitezke eta jarduerak aipatutako ikasturteetan herrian, probintzian, estatuan edo nazioartean eginikoak izan daitezke.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 18an amaituko da, eta ondorengo webguneko izen emate inprimakia osatu behar da: https://www.ehu.eus/eu/web/ikasleak/irudiaren-sariak-inprimakia

Hiru sari emango dira:

  • Lehenengo saria: 2.500 euro
  • Bigarren saria: 1.500 euro
  • Hirugarren saria: 1.000 euro

Halaber, accesit bat emango da ere, 600 eurokoa, jakintzaren adar bakoitzeko: Gizarte eta Lege Zientziak; Zientziak; Osasun Zientziak; Ingenieritzak eta Arkitektura; Artea eta Giza Zientziak.

Epaimahaiaren ebazpena abenduaren 2an argitaratuko da UPV/EHUren webgunean eta saridunei jakinaraziko zaie.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 12an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoaren ‘Elhuyar' aretoan.

 

Argibideak: https://www.ehu.eus/es/web/ikasleak/irudiaren-sariak