euskaraespañol

Klimagune 2017: 'Klima aldaketa eta partaidetza'

Noiz eta non

2017/05/31 2017/05/31, 09:00 - 13:25

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

 "Klima Aldaketa eta Partaidetza" izenburupean, eta Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- esparruan, datorren maiatzaren 31n BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta UPV/EHUk diziplina arteko topagune bat antolatuko dute, eragile guztiek ekarpenak egin eta klima-aldaketaren aurka baterako ekintzak abian jar ditzaten.

Hitzordu honek parte hartzeko dinamika konpartituak sortzeko aukera emango du akademiako adituen, enpresa-esparruaren, erakundeen, gobernuz kanpoko erakundeen eta oro har herritarren artean, ikuspegi integratzaile batetik  soluzio partekatuak sortzeko. Horrela, ikuspegi berriak garatuko dira klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, ikuspuntu komun batetik abiatuta sareak sortuko dituztenak, ekintzara bideratuak, eta partaidetza-metodologien arabera antolatuak.

Jardunaldia testuinguruan jartzeko bi ponentzia nagusi egingo dira hasteko, iraunkortasunaren eta klima-aldaketaren esparruko partaidetzari eta konpromiso sozialari buruzkoak: Climate Outreach-eko (Oxford, UK) zuzendari exekutibo Jamie Clarkeren eta Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoko (Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) Francisco Herasen eskutik-. Hitzaldi horien ondoren, bi eztabaida-mahai antolatu dira, eta horien ondoren bi lan-saio, Altekiok, iraunkortasunean adituek, dinamizatuko dituena, jendearen partaidetza baliotsua gehitzeko.

Gaur egun, partaidetza-eskari handia dago eraldaketa sozialerako gako diren esparruetan, eta haren eraginkortasuna eta efizientzia ziurtatzeko, partaidetzak eredu propio batez hornitzea eskatzen du, parte-hartzaileak ahalduntzea, ezagutza mota desberdinak integratuta, eta klima-aldaketaren aurka egiten duten proiektu eta programen aprobetxamendu maximoari begira jarrita.

Klimaguneren 7. edizioa, aurreko edizioetan bezala Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da. Lagungarri izango izan nahi du herritarrek klima-aldaketari buruz dituzten egungo pertzepzioak, parte hartzeko dauden moduak eta haien erabilgarritasuna aztertzeko, eta horrela, ezagutza eta tresna zientifikoak ekarriko ditu, etorkizuneko diziplina anitzeko partaidetza errazteko eta hura baterako ekintzari begira jartzeko.

Informazio gehigarria