euskaraespañol

1.528 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/04

Asteazkenean uztailak 5, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.337 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Horiei gehitu behar zaizkie Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin duten 31 ikasle, eta Batxilergoko beste 160 ikasle, nota hobetzeko asmoz azterketa batzuk soilik egingo dituztenak. Ohiko deialdian, 9.916 ikasle aurkeztu ziren, eta % 98,15ek gainditu zuen.

Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, uztailak 7.

USEko ezohiko deialdian matrikulatu diren ikasleak


Batxilergoa

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

50

43

93

202

Gizonak

44

65

109

BIZKAIA

Emakumeak

121

151

272

655

Gizonak

150

233

383

GIPUZKOA

Emakumeak

55

157

212

470

Gizonak

75

193

268

GUZTIRA

 

495

842

1.337*

1.337*


*Guztizko horiek Sarbide faseko azterketa guztietara matrikulatu diren ikasleei dagozkie.


LH

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

1

4

5

5

Gizonak

0

0

0

BIZKAIA

Emakumeak

6

3

9

14

Gizonak

4

1

5

GIPUZKOA

Emakumeak

6

1

7

12

Gizonak

2

3

5

GUZTIRA

 

19

12

31

31


Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 sarbide faseari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase horretan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio; eta azkeneko nota hori aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.