euskaraespañol

Unibertsitateen G9ko Akademia Antolakuntzako Batzordeak bilera egin du Bilbon

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen agintepean, gradu, master eta doktorego ikasketetako hainbat gai jorratu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/05

Irudia

Gaur, asteazkena, Bizkaia Aretoan, Unibertsitateen G-9 taldeak Akademia Antolakuntzako Sektore Batzordearen bilera egin du. Sektore Batzordeetan taldea osatzen duten unibertsitateek errektoreorde bana dute ordezkari, errektore bat buru delarik; kasu honetan, batzorde horren presidente izan da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka Lasa.

Goizean zehar batzordeak hainbat gai jorratu ditu, besteak beste, graduko ikasketak (ebaluazioaren araudia, Osasun Zientzietako praktika klinikoen antolakuntza), masterrak (Marketin eta Turismoari buruzko G9ko masterra, titulazio osatuen ebaluaketa), eta doktoregoak (tutorekidetzako doktoregoak, industria doktoregoak).

Unibertsitateen G-9 Taldea (G-9) 1997n sorturiko elkarte bat da. Bere kideak unibertsitate publiko bakarra dira Espainiako beren autonomia erkidegoan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Estremadura, Illes Balears, Errioxa, Oviedo, Euskal Herriako, Nafarroako Publikoa eta Zaragoza. 200.000 ikasle presentzial inguru hartzen dituzte guztien artean. Elkartearen xedea da taldeko unibertsitateen arteko harremanak sendotzea, besteak beste, lankidetza sustatu ahal izateko unibertsitate komunitate horren barruko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan.