euskaraespañol

Erakusketa: ‘Mekarteak. Euskal Herriko artearen meta-kartografiak 2007/2015'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/17 Noiz arte: 2017/10/20, 19:00 - 20:00

Kokapena

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, urriak17, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Chillida erakusgelan (Abandoibarra, 3. Bilbao) ‘Mekarteak. Euskal Herriko artearen meta-kartografiak 2007/2015' erakusketa aurkeztuko da. Esposizioan, 2007-2015 aldia erreferentziatzat hartuta, Euskal Herriko praktika artistikoei buruzko ikerlanaren emaitzak erakutsiko dira. Lanak urriaren 20ra arte ikusi ahal izango dira. 8:00etatik 20:00etara. Sarrera doan. 

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hurrengo irakasleek eta ikerlariek parte-hartzen duten  ikerketa-proiektua da Mekarteak: Olaia Miranda, Ismael Manterola, Fito Rodríguez Bornaetxea, Oihane Sanchez, Edurne Gonzalez, Igor Rezola, Arantza Lauzirika eta Natxo Rodríguez.