euskaraespañol

Kimika Fakultateko graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/07

Irudia
Kimika Fakultateko 2020-2021 ikasturteko promozioko graduatu berriak | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola Zentroan, Donostian, diplomak eman zitzaizkien Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2019-2020 ikasturteko promozioko 64 graduatuei eta 2020-2021 ikasturteko promozioko 52 graduatuei.

Ekitaldian Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa izan ziren buru. Ekitaldian, Zoi Ganossik ikasleen ordezkari gisa parte hartu zuen, Zoraida Freixá ikertzaileak hitzaldi bat eman zuen, eta Euskadiko, Burgosko eta Errioxako COQIQeko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak Gradu Amaierako Lan Onenaren saria eman zion Xuban Gastearena Irigoyeni. Era berean, ekitaldian erretiroa hartu berri duten langileei harrera egin zitzaien.