euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/13

Irudia
Argazkia: Javier Larrea. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VII. Promozioaren graduazio ekitaldia egin zen. Guztira 168 ikasleek jaso zuten diploma. Ekitaldiaren buru izan zen Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuen ere Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak. Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izan ziren eta bertan Garazi Devesa ikasle ohi eta Lidl supermerkatuetako Eskualdeko Logistikaren gerenteak hitz egin zuen baita 2018-2019 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omendu zituzten 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta IKEI Ibilbide Dual eta Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Xabier Gil enpresako bazkide zuzendariak ordezkatu zuen enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izan zen.