euskaraespañol

Paco Etxeberriaren hitzaldia: ‘Ciencia Forense y Recuperación de la Memoria Histórica’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/13, 12:00 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena dela eta hainbat ekitaldi egingo dira hurrengo asteetan. Hasteko, martxoaren 13an, Paco Etxeberriaren “Ciencia Forense y Recuperación de la Memoria Histórica” hitzaldia  izango da. Ostean, halaber, Etxeberriaren eta Ertzaintzaren Polizia zientifiko unitateko Oscar García eta Roberto Izagaren arteko solasaldia egingo da.

Jardunaldiaren irekiera Fernando Plazaola Muguruza Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoak eta Esther M. Rebato Ochoa irakasle doktoreak egingo dute (Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila).

Doakoa da, baina email bat bidali behar da izena eta deiturekin.  

Zientzia eta Teknologia Fakultateko 50. Urteurrena ospatzeko hurrengo ekitaldiak:

FISIKAren ASTEA. Martxoaren 18tik - 24ra
MATEMATIKAren ASTEA. Martxoaren 25etik - 31ra
GEOLOGIAren ASTEA. Apirilaren 1etik - 8ra
EKITALDI NAGUSIA. Apirilak 11
KIMIKAren ASTEA. Apirilaren 29tik - Maiatzaren 5ara
BIOZIENTZIEN ASTEA. Maiatzaren 6tik - 10era
BESTE EKITALDI BATZUK
AMAIERA-EKITALDIA. Uztailak 12