euskaraespañol

Pint of Science 2022 Bilbon

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/09 Noiz arte: 2022/05/11, 19:30

Deskribapena

Hika Ateneo

Zumarkalea, 1. Bilbao

Pint of Science 2022 tabernetan zientzia zabaltzeko egiten den jaialdiak 7. edizioa egingo du maiatzaren 9, 10 eta 11n Bilbon, Hika Ateneon, hain zuzen ere. Pint of Science (PoS) 2022, zientzia-dibulgazioko jaialdiak ikertzaileen eta ikusleen arteko topaketa bat proposatzen du tabernetan.

Jaialdiaren 7. edizio hau, azkenean, bere esentziara itzuli da, tabernetan ospatuz, pandemiaren bi urte zailen ondoren. Hizkuntza ulergarri eta hurbilean, punta-puntako ikertzaileek askotariko arloetako proiektuez hitz egingo dute: neurozientziatik Astrofisikara, Medikuntzatik Historiara, Superkonputaziotik Matematikara, Ekonomiatik Zoologiara. Programa osoa https://pintofscience.es/webgunean kontsulta daiteke.

Bilboko programa:

  • Maiatzak 09 . 2022- Musika amodioaren elikagaia balitz / TATPa eta lehergailuak antzematen dituzten txakurrak (7:30 PM.)
  • Maiatzak 10. 2022- Nanopartículas magnéticas: la grandeza de lo diminuto / Adivina qué es esta cosa microscópica y alucinante (7:30 PM)
  • Maiatzak 11. 2022- Sí, la brecha salarial existe / Tecnología y educación: ¿aliados o rivales? (7:30 PM)