euskaraespañol

Gorka Orive eta Unax Lertxundi ikertzaileek Ingurumen Ekimen Onenaren Saria lortu dute

SIGREk antolatuta, osasunarekin eta ingurumenarekin lotutako ekimenak aitortzen dituzte sariek

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/26

Irudia
Argazkian, Gorka Orive, Jesús Aguilar, SIGREko lehendakariordea, eta Unax Lertxundi. Argazkia: SIGRE.

SIGREren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Sendagaien eta Ingurumenaren III. Sariak banatu ziren. Horien bidez, ekonomia zirkularra eta Garapen Jasangarriko Helburuak betetzea bultzatzen duten farmazia sektoreko ekimenak aitortzen dira; bereziki, osasunarekin eta ingurumenarekin lotura handiena dutenak. Hain zuzen ere, ingurumen ekimen onenari dagokion atalean, Gorka Orive eta Unax Lertxundi ikertzaileek lortu zuten saria, sendagaiek uretan duten eraginari buruz egindako lanagatik.

Bere garaian, Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Bioaraba-Osasun Ikerketa Institutuak, Vital Fundazioak, Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialak, BIC Arabak, AMVISAk eta Aquadatek protokolo bat sinatu zuten, Vitoria-Gasteizen eta Araban sendagaiek gure ingurunea kutsatzearen aurkako irtenbideak ikertzeko, aplikatzeko eta zabaltzeko beren konpromisoa bilduko zuen Farmakutsaduraren arloko Berrikuntza Programa bat garatzeko.

Hondakin uretan eta ekosistemetan kutsatzaile emergenteek duten presentzia (horien artean, farmakutsadura bereziki garrantzitsua da) eta balizko eragina zehazteko ikerketa proiektu bat abiaraztea babesten zuen protokolo horrek eta ikerketa hori bera da orain SIGREk saritu duena.