euskaraespañol

Handira jo lehiaketaren sarien banaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/07/12

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Uztailaren 15ean, goizeko 9: 00etan, Handira Jo sari-banaketa egingo da Bizkaia Aretoko Baroja aretoan.

Lehiaketa honen helburua da doktorego tesiak egiten direnean unibertsitateko ikertaldeek sortutako I+G+Bko emaitzen ustiapenak eman ditzakeen ekimen ekintzailea eta berrikuntza sustatzea eta aitortzea, baldin eta emaitza horiek merkaturatu daitezkeen enpresa proiektu bilakatzerik badago.

Lehen edizio honetan 8 doktore-tesi aurkeztu dira, ikerketa arlo ezberdinetakoak: medikuntza, Ingeniaritza, Ekonomia, Artea, Komunikazioa.

Ekitaldian Noemi Peñak, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendariak, 8 proiektuak aurkeztuko ditu. Bertan izango dira, halaber, Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Lehiakortasun Ekonomikoko zuzendaria eta Olatz Goitia BEAZeko zuzendaria, sariak banatu eta saridunak zoriontzeko.