euskaraespañol

Deituta INIZIA 2021 sariak eta Inizia T-IKER sariaren III. edizioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/15

Irudia

Martxan dago jadanik Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko INIZIA Uniekintzaileen sarien X. edizioa. Deialdi hau INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen da, unibertsitarioen arteko ekimenarekiko kultura sustatzea helburu duten hainbat jardunbide dauzkana, BIC Arabarekiko lankidetzaz garatutakoak.

Sari honetan parte hartu ahal izango dute UPV/EHUko unibertsitate komunitateko kideren bat duten proiektuen sustatzaileek eta, bereziki, tituludun edo graduatu ondoko pertsonek eta UPV/EHUko edozein ziklotako ikasleek, irakasleek, ikertzaileek edo sustatzaileek, UPV/EHUn bertan egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen badute. Sari horiek baliatu egin behar dira prestakuntza jardueretan eta proiektuaren analisia eta garapena gauzatzeko zerbitzuetan (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, materialak eskuratzea, etab.).

Helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: enpresa bihur daitezkeen proiektuen sorrera indartzea, unibertsitatearen ahalmen berritzaileaz baliatzea enpresa berriak sortzeko, edo lan-ingurunean sartzeko formula berriak bultzatzea, enpresa sarea dinamizatzean eta berritzean duten garrantziagatik.

Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31a da.

Deialdiaren oinarriak: INIZIA Uniekintzaileen sarien X. edizioa

Inizia T-IKER sariaren III. edizioa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko ikertalde eta/edo taldeetan sortutako berrikuntza merkatura transferi dadin sustatzeko, unibertsitateko ikertzaileen artean enpresa-kultura sustatzeko eta hedatzeko, eta unibertsitateak etorkizunean enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea aprobetxatzeko, Inizia T-IKER Sariaren III. edizioaren deialdia egiten da.

Sari horren bidez, saritu nahi dira enpresa ekimen berritzaile edo ideia edo enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikodun bihurtzeko aukera gehien duten ikerketa proiektuak, Arabako Campusean kokatutako ikertaldeek sustatuta.

Hiru sari emango dira, lehenengoa 2.000 eurotakoa eta bi accesit diru saririk gabe. Horrez gain, Inizia Arabacampuseko langileen laguntza aditua jasoko dute hiru sarituek, bai eta 70.000 eurotara arteko laguntza ere, BIC Arabak kudeatzen dituen eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRIk (hurrenez hurren, Araban ekinean 2020 eta EKINTZAILE programak) proiektuak garatzen eta abian jartzen laguntzeko antolatzen dituzten laguntzen bidez.

Kandidaturak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31an amaituko da.

Informazio gehiago eta oinarriak, webgune honetan.