euskaraespañol

XXII. Manuel Laborde Saria emateko ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/25, 13:00

Kokapena

Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 25, 13:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta Zentroko entzunaretoan, Donostian, XXII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Aurten, 4.0 Industriaren, Digitalizazioaren, bio-osasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko hamaika enpresa proiektu lehiatuko dira saria irabazteko.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

-Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

-Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua

-Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia

-Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea

Lehen sarituak 7.000 euro eramango ditu eskudirutan, eta bigarrenak, berriz, 3.000 euro. Horrez gain, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoa dutenek aukera izango dute BIC GIPUZKOAk kudeatzen dituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren, Landa Garapenaren eta Turismoaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta  Ingurumen Sailaren SPRI Taldeak bideratzen dituzten laguntzak jasotzeko. Laguntzak 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuak zenbaterainoko berritzaileak eta interesgarriak diren.