euskaraespañol

Bioaraba Institutuaren aurkezpena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/18

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Jesús Larrañaga, María Aguirre, Manoli Igartua, Mª Ángeles García Fidalgo eta Susana Belaustegui. Argazkia: UPV/EHU.

Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan aurkeztu ziren Bioaraba Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Institutua eta bere 2019-2023 Plan Estrategikoa.  Ekitaldian izan ziren Mara Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria, Mª Ángeles García Fidalgo Bioarabako zuzendari zientifikoa, Jesús Larrañaga Arabako ESIko kudeatzailea eta Susana Belaustegui BIOEFeko I+G+b kudeaketako zuzendaria, Manoli Igartua fakultateko dekanoaz gain.

Bioaraba Osasun Ikerketako Institutu Elkartea da eta bere helburu nagusia da ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuena sustatzea; osasun sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea eta lehentasunez ikerketa translazionala bultzatzea, jakintza zientifikoak praktika klinikora azkarrago eramatea helburu duen ikerketatzat hartuta. Azken urte honetan egindako hausnarketa estrategikoaren ondorioz, planaren eginkizuna ikerketa bultzatzea eta koordinatzea da.   Osasun berrikuntza translazionala, bikaintasunezkoa eta arduratsua, sortzen eta sendotzen ari diren taldeen artean, Araban kalitatezko ikerketa eta berrikuntza jarduera baten jarraipena bermatzeko.

Lan horretan, Bioaraba lanean ari da biozientzia osasuna sektoreko profesional sanitarioak eta ez-sanitarioak inplikatzen, osasun laguntza hobetzeko, populazioaren osasunean inpaktua sortuz eta Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko aberastasun sozio-ekonomikoan lagunduz.