euskaraespañol

Liburu aurkezpena: ‘Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat’

Noiz eta non

2020/01/23, 13:00 - 00:00

Kokapena

Batzar Aretoa - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Agustin Arrieta irakasleak idatzitako ‘Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat’ lanaren aurkezpena egingo da. Liburua Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du.

Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Arrieta lanaren egileak, Agora Filosofia Elkarteko kide Iñigo Martinezek zein Maddi Nazabal eta Irati Zubia filosofoak.

Liburuari buruzko informazioa

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) Filosofiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat argitalpen dauzka esparru horretan. Besteak beste, ‘Sinesmenak eta usteak’ (Alberdania, 2010), ‘Arimak eta balioak’ (Jakin Irakurgaiak, 2013), ‘Filosofiarako sarrera bat’ (EHU, 2016) eta ‘Zientziaren argi-itzalak’ (UEU, 2017). Fikzioaren esparruan bi liburu argitaratu ditu: ‘Istripuak’ (Alberdania, 2008) eta ‘Irlak eta beste kontakizun batzuk’ (Erein, 2015).