euskaraespañol

Nursing Now Euskadi ekimenaren aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan egiten ari diren Unibertsitate Orientazioko Azokaren baitan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/25

Irudia
Nursing Now Euskadi ekimenaren aurkezpena Unibertsitate Orientazioko Azokaren baitan. Argazkia: UPV/EHU

Urtarrilaren 25ean larunbatean, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak urteko Unibertsitate Orientaziorako Azoka egin zuen. Jardunaldi horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Erizaintzako Gradua aurkezteko bi saio  egin ziren non 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Saio horietan Nursin Now izeneko ekimena azaldu zen, eta Nursing Now Euskadi ekimenaren berri eman zen ere. Ostean, otsailaren 1ean, Gasteizen, eta otsailaren 8an, Bilbon, Unibertsitate Orientaziorako Azoka egingo dira ere eta, bertan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Erizaintzako Graduko hitzaldietan Nursing Now Euskadi ekimena azalduko da ere.

Osasunaren Mundu Erakundeak eta Erizainen Nazioarteko Kontseiluak Nursing Now izeneko kanpaina abiatu dute mundu mailan, gobernu, osasun profesional eta osasun zerbitzuetako erabiltzaileek gehiago balioets dezatela erizainen lana eta hauen lidergoa susta dezaten, zaintze lanen kalitatea hobetu eta, hortaz, populazioaren osasuna hobetuko bada. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Nursing Now Euskadi taldea bultzatu du. Talde horretan bai Euskal Herriko Unibertsitateak (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea) ekimenarekin bat egin du, Osakidetzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintza Kolegio Ofizialekin eta beste osasun arloko erakundeekin batera. Nursing Now Euskadi taldeak bi helburu hauek proposatu ditu: Erizaintzaren ikusgaitasuna indartzea gizarte-mailan, eta haren rola indartzea herritarrei begira zein erizaintzaren lidergoa eta erabakiak hartzerakoan duen parte-hartzea indartzea. Horretarako, 2020ko Nazioarteko Erizaintzaren Urte honetan zehar hainbat jarduera antolatu dira.