euskaraespañol

Inizia Araba Campusek 14 unibertsitate ikasle hautatu ditu CERNen tailer batean parte hartzeko

Ikerkuntza zientifikoko zentro ospetsu horrek UPV/EHUko ikasleak hartuko ditu

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/06

Irudia

Ikerkuntza zientifikoaren arloan, munduan neurri handiena eta ospe onena duen zentroetako bateko, CERNeko, ikertzaileek garatu dituzten azken teknologiak aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko hamalau ikaslek.

Datorren azaroan izango da, ikerkuntzak pertsonen bizitzetan daukan funtsezko inpaktua egiaztatzeko helburua duen proiektu pilotu baten barruan. Gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzen dituen CERNen IdeaSquare instalazioak antolatu du CBI @Basque Country University Araba Campus izeneko programa.

Astebetez, ikasleek teknologia etorkizuneko prototipoetan aplikatzeko proiektu bat gauzatuko dute, NBEren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat (pobreziaren, osasunaren, hezkuntzaren, klima aldaketaren eta saneamenduaren arlokoak, besteak beste).

INIZIA Arabacampus ekintzailetza programaren arduradunek (UPV/EHUren Arabako Campusa eta BIC Araba, Arabako enpresen eta berrikuntzaren zentroa) hautatuko dituzte parte hartuko duten ikasleak Ineustar-eko arduradunekin batera (Zientzia Industriaren Elkartea).

Eskatzaileek UPV/EHUren Arabako Campuseko edozer ikastegitan matrikulatuta egon behar dira, edo Araban erroldatuta eta UPV/EHUren bestelako ikastegi batean matrikulatuta egon. Gainera, edozer ezagutza adarretako doktoregoa, masterra edo gradu bateko azken ikasturtea egiten egon behar dute, eta ingeleseko B2 maila izan behar dute. Izena emateko epea irailaren 13an bukatuko da.

Hautatutako 14 unibertsitate ikasleak CERNen Genevako (Suitza) egoitzara joango dira azaroaren 16tik 23ra, eta Finlandia eta Israelgo beste unibertsitate ikasle batzuekin partekatuko dute esperientzia.

Inizia Araba Campus programa UPV/EHUk sustatzen du, BIC Arabarekin lankidetzan, Arabako unibertsitate arloan ekintzailetza bultzatzeko eta babesteko.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/inizia/home