euskaraespañol

Antzerkia: Trapu Zaharra konpainiaren ‘Turistreando’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/20, 13:00

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Trapu Zaharra kale antzerkiko konpainiak azken antzezlanetako bat eskainiko du Leioa-Erandio Eremuan: ‘Turistreando’.

Antzezlanaren sinopsia: Bidaia-agentzia batek promoziorako stand bat ipini du kalean, bertan bere puntako produktua jendeari agertzeko: “Bidaia birtualak bakoitzaren nahaierara sortuak”.

Etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bertan bidaia hori zuzenean antolatuko dute. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak.

https://www.youtube.com/watch?v=sLgovcCW_30