euskaraespañol

The Vitorian Society

Noiz eta non

2018/10/18, 19:00 - 00:00

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

The Vitorian Society kultur elkarte bat da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko ikasleek osatutakoa, oro har, kulturan eta, bereziki, literaturan interesaturik.

Helburuen artean honako hauek dituzte:

- Irakurri eta eztabaidatzeko bi talde osatu. Bata orotarikoa, ingelesez egingo dena; eta, bestea, tradizio klasikoa ardatz izango duena. Taldeok irekita egongo dira, Arabako campuseko ikasleek egindako proposamen literario edo/eta kulturalak jasotzeko
- Hitzaldiak, mintegiak eta ikastaroak antolatu eta gestionatu.
- Ele eta diziplina anitzeko aldizkaria akademikoa sortu.

Elkarteko kide izan nahi luketenek idatzi thevitoriansociety@gmail.com helbide elektronikora.

 

Irakurketa eta eztabaida talde orotarikoa ingelesez

Hilero irakurgai bat edo batzuk zehaztuko dira, kide bakoitzak bere kontura irakurri eta landuko dituena. Eztabaidak ideiak azaldu eta partekatzeko izango dira, poesia, teatroa, eleberri laburra eta kontakizun laburra bezalako generoak landuz.

Lehenengo saioa ostegun honetan eginen da, urriak 18, Arabako Campuseko unibertsitate pabiloian, 19:00etan hasita. (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz). Aukeratutako gaia hezkuntza izango da eta irakurgaiak Lillian Hellman-en ‘The Children’s Hour’ eta William Wordsworth-en ‘The Tables Turned’.