euskaraespañol

Urrats bat gehiago birziklatzean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/27

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Ingurumena hobetzeko daramatzaten ekintzen artean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat zentro erabilitako idazketarako materiala biltzen ari da birziklatzeko.

Egunero erabili ohi ditugu idazteko tresnak, etxean edo lanean, eta horiek agortu eta erabiltzen jarraitzeko ordezkorik ez dugunean, edo hausten direnean, horiekin zer egin ez dakigularik, paperontzira botatzen ditugu. Hala ere, badira horiek birziklatzea ahalbidetzen duten beste aukera batzuk, hala nola Terracycle delakoa, eta, hala, ingurumenaren aldeko urratsa emango genuke.

Idazteko jada erabili ezin duzun materiala (boligrafoak, errotuladoreak, portamina, markadoreak, errotuladore fluoreszenteak, zuzentzaile likidoak, … ) egokiro tratatzea nahi izanez gero, utz itzazu horiek oraingoz UPV/EHUko zentro hauetan dauden birziklatze kaxetan:

Farmazia Fakultatea

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko eta Elkano)

Carlos Santamaria Zentroa

Informatika Fakultatea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoa)