euskaraespañol

Birziklapenaren sektoreko ordezkaritza batek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola bisitatu du

Gipuzkoako Ingurumeneko diputatuarekin izan dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/31

Irudia
Eskolako zuzendaria, Ingurumeneko diputatua eta Euric-eko eta FER-reko ordezkariak. Argazkia: UPV/EHU

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Mónica Pedreira Ingurumen Saileko zuzendariak Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola bisitatu dute, Donostia / San Sebastiánen. Unibertsitate zentro horretako instalazioean EuRIC, Birziklapen Industrien Europako Konfederazioko eta FER, Berreskurapenaren eta Birziklapenaren Espainiako Federazioko ordezkariekin izan dira. Eskolako zuzendari Xabier Ostolazak egin die harrera.

Bisita horretan, Gurutz Mondragon, Eider Mendiburu eta Amaia Mendoza Materialak + Teknologiak ikerketa taldearen birziklapen arloko ikertzaileek, Arantxa Eceiza talde horretako zuzendariarekin eta Cristina Peña materialen birziklapenerako arloko arduradunarekin batera, ildo horretan taldeak zenbait ikerketa proiekturen esparruan garatu dituen aurrerapenak aurkeztu dituzte; aurrerapen horiek 2017an eta 2018an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenen bidez eta enpresekin eginiko kontratuen bidez garatu dituzte.

Birziklapenaren sektoreko ordezkarien bisita hori Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko I. Topaketan sartzen da; topaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak sustatzen du, EuRIC, Birziklapen Industrien Europako Konfederazioarekin eta FER, Berreskurapenaren eta Birziklapenaren Espainiako Federazioarekin lankidetzan. Topaketaren bidez, “enpresaren mundua, ezagutzaren mundua eta erakunde mailakoa bateratu nahi dira, lurralde jasangarriagoa ekarriko duten praktiketan aurrera egiteko”.