euskaraespañol

UPV/EHUk lan eskaintza publikoak egingo ditu administrazio eta zerbitzuetako langile eta irakasle-ikertzaileentzat

161 plaza eskainiko zaizkie irakasle-ikertzaileei eta 172, AZPko langileei

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/16

Irudia

UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak, abenduaren 16an eginiko bilkuran, 2021eko Lan Eskaintza Publikoak onartu ditu irakasle-ikertzaileentzat eta AZPko langileentzat.

Zehazki, irakasle-ikertzaileentzako 2021eko LEPean, txanda libreko 133 plaza eskainiko dira (17 plaza irakasle osoentzat, 28 titularrentzat, 68 agregatuentzat eta 20 ikertzaile iraunkorrentzat), eta barne promozioko 28 katedra. Aurreko aldietan bezala, asmo nagusia da aldi baterako plazak dituzten irakasleak egonkortzea, tarte bat utziz promoziorako, eta, estatuko legeak ezarri bezala, txanda libreko plazen % 15a erreserbatzea Ramón y Cajal programatik edo bikaintasuna xede duten beste programa batzuetatik datozen ikertzaileak egonkortzeko.

AZPko langileei dagokienez, 41 plaza eskainiko dira, 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako birjarpen tasari (% 100eko maximoa) dagozkionak (27 plaza barne promoziorako). Lege horrek plaza batzuk erreserbatzen ditu desgaitasun bat duten pertsonentzat, portzentajeak dagozkion deialdietan zehaztu beharko diren arren eskalen, kategorien eta espezialitateen arabera. Gainera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak funtzionario publikoei aitortzen dien barne promoziorako eskubidea bermatzeko, 131 plaza eskainiko dira barne promozioko prozesuen bidez.

Hautapen prozesuetan aintzat hartu beharreko ekonomia, efikazia eta efizientzia arrazoiak direla eta, 2021eko eskaintza publikoa prozesu bakar batean metatuko da aurreko urteetarako onartutako eta deialdi zain dauden lan eskaintza publikoekin.