euskaraespañol

Webinar: Gazte ekoliderrak, iraunkortasunarekin konprometitutako gazteak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/06/16, 12:30

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 16, 12:30ean hasiko dira "Gazte Ekoliderrak, trebatu, ekin, izan" saioko webinarrak. Ekogunea.eus-en ekimena UPV/EHUko Jasangarritasun Zuzendaritzaren laguntzarekin. 18 eta 30 urte bitarteko 30 gazteri zuzenduta dago, jasangarritasunarekin sentsibilizatuta eta lidergo eraldatzailea gauzatzeko prest daudenak, amets egiten dutenak, borrokatzen dutenak eta etorkizun jasangarri baterantz aurrera egin nahi dutenak.

Gazte Ekoliderrak, jasangarritasunean eta lidergoan espezializatutako prestakuntza-ibilbidea da, eta gazte horiekin lankidetzan aritu nahi du, iraunkortasunaren ezagutzan sakondu dezaten ikuspuntu global batetik, lidergo-konpetentziak eskura ditzaten, ideien arlotik ekintzara igaro ahal izan daitezen, eta kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta mugimenduan dagoen komunitate bateko kide izatea susta dezaten.

Proiektuan parte hartzeko, ekainaren 16a baino lehen eman beharko dute izena Jasangarritasun Zuzendaritzaren webgunean.

Informazio gehiago: [ikusi]