euskaraespañol

Irizpide Anitzeko Erabakiaren Espainiako Taldearen XIII. Bilera

Noiz eta non

2021/07/23, 09:10

Kokapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Bi urtean behin, Irizpide Anitzeko Espainiako Taldeak (GEDM) bilera bat egiten du, akademikoek eta ikertzaileek irizpide anitzeko erabakiaren arloan ideiak eta esperientziak trukatzeko aukera izan dezaten, ikerketa teorikoan eta aplikatuan aurrera egiteko.  Aurten bilera uztailaren 23an izango da, ostirala, 9: 10etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Donostian. Hizlari gonbidatu gisa XIII. edizio honetan Manuel Laguna irakasleak parte hartuko du, Media One Professor of Management and Science, University of Coloradoko (AEB) Leeds School of Business delakoan. Halaber, XIII. bilera honetan 20 komunikazio aurkeztuko dira, emaitza berriekin.

Gaur egun, GEDM Espainiako hogei unibertsitate baino gehiagoko 180 ikertzailek osatzen dute, hainbat jakintza-arlotakoak (Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Ekonomia Aplikatua, Ekonomia eta Enpresarako Metodo Kuantitatiboak, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Proiektuen Ingeniaritza, Enpresen Antolaketa, Nekazaritza Ekonomia, etab.).

EGITARAUA