euskaraespañol

CORTADAren XXV. edizioa

Jaialdia abenduaren 15etik 18ra bitartean burutuko da eta izena emateko epea urriaren 27an amaitu

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/13

Ezkerretik eskuinera, Garbiñe Ortega, David Gotxikoa, Gorka Iturriaga eta Iker Arroniz.
Ezkerretik eskuinera, Garbiñe Ortega, David Gotxikoa, Gorka Iturriaga eta Iker Arroniz. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak aurten ere antolatu du CORTADA Gasteizko Film Laburren Jaialdia, Vital Fundazioaren eta Gasteizko udalaren laguntzarekin. Aurtengo edizio hau 2021eko abenduaren 15etik 18ra bitartean izango da.

Espainian jaio edo bizi diren film laburren egileek har dezakete parte CORTADAn. 2020an eta 2021ean ekoitzitako filmak aurkeztu ahal izango dira jaialdira, betiere gehienez 30 minututako iraupena izan dezaketelarik. Film laburrek Zinematografiaren eta Ikusentzuteko Arteen Institutuak (I.C.A.A.) kalifikatuta egon beharko dute edo kalifikazioa eskatzeko prozesuan, ezinbestekoa delarik baldintza hori justifikatzea, kalifikazioa edo eskatu izanaren frogagiria, lehiaketan parte hartu ahal izateko.

CORTADAK sail ofiziala du lehiaketarako. Fikziozko, dokumental edo animazioko film laburrak aurkeztu ahal dira bertara. GUREAK atalean parte hartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako film laburren lehiaketan lehiatzeko, baldintza hori egiaztatuko lukeen agiriren bat aurkeztu behar da.

Sail ofizialeko filmak hautapen batzordeak aukeratuko ditu, jasotako film labur guztiak ikusi ondoren, eta bere erabakia apelaezina izango da.. Sariak zinemari eta kulturari oro har lotutako pertsonek osatutako epaimahai ofizial batek emango ditu. Epaimahai horrek emango ditu sail ofizialeko sari guztiak zinemaldiko lehiaketan. Epaimahaikideen erabakia apelaezina izango da.

Zinemaldirako izen-ematea doakoa da eta FESTHOME bistaratze plataformaren bidez egin ahal izango da. Izena emateko epea 2021eko urriaren 27an amaituko da.

Informazio guztia, CORTADAren webgunean.