euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateak gorazarre egin die 2019ko pertsona gogoangarrienei

Zentroak aurten 50. urteurrena ospatu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/20

Irudia
Zentroak gorazarre egin die 2019ko pertsona gogoangarrienei. Foto: UPV/EHU.

Gaur goizean Urte Bukaerako Ekitaldia egin da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Aurten 50. urteurrena ospatu duen zentroak gorazarre egin die 2019ko pertsona gogoangarrienei.

XXXI. Alberto Magno Zientzia Fikziozko Literatura-lehiaketako sariak emanez hasi da ekitaldia. Raúl Gonzálvez de Águila Venus elevado a la V lanak irabazi du lehen saria. Joaquín Gamboa Pérezen  El Arquitecto de la memoria lanak, bigarrena eta hirugarrena, ex aequo, Begoña Pérez Ruizen  El hombre de las cien vidas eta Francisco Javier Sánchezen  Zoo.

Ondoren, hurrenez hurren, omendu dira: Eva Caballero Radio Euskadiko kazetaria, zientziaren dibulgazioan egiten duen lan ‘ikaragarriagatik’; Fakultateko Multimedia zerbitzua, egiten duten “lan bikainagatik”, Amaia Torres eta Mikel Rodriguez  Ilustrazio Zientifikoko berezko tituluko ikasleentzako Illustracirencias nazioarteko lehiaketako VII. edizioko finalera heltzeagatik; 2018/2019 ikasturtean DOCENTIAZ programan Bikain kalifikazioa lortu duten irakasleak: Eva Epelde Bejerano, Leire Ruiz Rubio, Mikel Iriondo Orensanz, Jose Maria Becerril Soto; eta Fakultateko Graduko Ikasketa Batzordea-

Amaitzeko, Geologiako saileko eta Aranzadi Zientzia elkarteko Blanca Martinezek eman  duen “Godzilla, King of the Geologists” hitzaldiarekin  gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek