Ula-Iruretagoiena-Busturia

Ula Iruretagoiena Busturia

Imagen

Datu pertsonalak

Izen eta abizenak: Ula Iruretagoiena Busturia
Telefonoa: +34 649077563
E-mail helbidea: ula.iruretagoyena@ehu.eus

Titulu akademikoa: Arkitektoa
Jakintza arloa: Arkitektura
Postua: Elkartua
Ikerketa lerroak: Arkitekturak espazioen materializazioaren bidez ingurune sozial, afektibo eta ekologikoan izan dezakeen eraldaketa gaitasunaren gaineko hausnarketak. Horretarako espazio-eraikuntzaren jakintza beste jakintzetako zehar-begiradekin nahasketa eta korapilatzea praktikatzen da.

Open Researcher and Contributor ID ORCID: 0000-0002-0280-4999

 

CV Laburpena

Arkitektoaren ibilbide profesionala hainbat lan eremu hibridatuz osatzen da: unibertsitate-irakaskuntza proiektu arkitektonikoen irakasgaiaren irakasle gisa, nizu berezko arkitektura- eta hirigintza-bulegoko jarduera profesionala eta pentsamendu kritikoko proiektuetan parte hartzea euskal kulturguneetan eta komunikabideetan. Arkitektura sentiberatasun eta begirada berezi gisa ulertzen dut, errealitatera hurbiltzea ahalbidetzen duena, espazioaren dimentsioa bizitza garaikidearen antolamenduari, politikari eta estetikari ekarriz. Beraz, arkitektura komunikazio- eta pentsamendu-tresna bihurtzen dut, espazio fisikoa eta materiala lenguaia bat dela defendatuz, eta beste diziplina askorekin elkarrizketan kokatzeko gaitasuna duela, hitza edo komunikatzeko eta adierazteko beste modu batzuk bitarteko direla. Eraikuntza esparruan lan egitearen batera bestelako lan-arlotan aritu da: hainbat kultura-zentroetako arte garaikideko erakusketetako espazio-aholkularitza (Pedro G.Romero, Oier Etxeberria, Sergio Rubira, Esther Ferrer artistekin kolaboratuz), Kontseilu Editorialeko kide gisa arte- eta arkitektura-proiektu editorialetan parte hartuz (UPV_EHU Arte Ederren Fakultateko Ausart aldizkaria eta Aldiri Arkitektura eta Abar Udako Euskal Unibertsitatearen proiektu editoriala) eta hiriari, dantzari eta hitzari buruzko pentsamendu-mintegietan parte hartuz antolatzaile edo gonbidatu gisa (Hiria eta Beste Politika batzuk, Urbanbat, Steve Paxton mintegia, Hitzaren Eskola). Diziplinen eta pentsamendu-moduen arteko ezagutzaren itzulpen eta mestizaje horrek aukera eman dit komunikabideetan arkitektura-ezagutzaren transferentzia egiteko, arkitekturak eguneroko bizitzaren eta politika komunitarioaren eraketan duen garrantziari begira. Nire ibilbideari kohesioa eskaintzen dion esku-hartze esparrua honako hauek osatzen dute: hitzaren adierazpen-, irudikapen- eta komunikazio-gaitasuna esploratzea, harekin batera doazen beste formatu posible batzuekin batera, eta entzuteko gaitasuna garatzea, pentsamendu-eremu desberdinetatik etorritako erakunde abstraktu eta teorikoak erlazionatzeko. Nire lana garatzen dudan lurralde-eremua Euskal Herria da, komunikabideekin (Radio Euskadi, Deia, Gara, Argia), tokiko kultura-administrazioekin (Tabakalera Arte Garaikideko Zentroa, Azkuna Zentroa, Artium Gasteiz) eta, oro har, herritarrekin harremanetan jarrita, espazioak arkitekto gisa eraldatzeko proiektuen garapenean.

 

Ikerketa proiektu eta taldeak

  • Grupo Investigación UPV-EHU. GIU21/002. 2022-2025.
    Kontu Laborategia. Contar en la investigación de la frontera
    Facultad de Ciencias Sociales UPV-EHU
    84011€
  • Proyecto de investigación ColPark. Parques para habitar el colapso. 2022-2023
  • Proyecto investigación convenio ETSASS-Gobierno Vasco. Ciudad, educación, diversidad. 2018-2021

 

Argitaturiko liburuak

  • U. Iruretagoiena Busturia. 2022. Proyectar la incertidumbre. Editorial Nobuko, Buenos Aires.
  • U. Iruretagoiena Busturia. 2015. Ciudad y Otras Políticas II: La lógica comunitaria. Logika komunitarioa. Editorial Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroa, Centro Internacional Cultura Contemporánea.

 

Argitaralpen nagusiak:

  • U. Iruretagoiena.2022. Postales de domesticidad urbana. En: La ciudad (es)casa.
  • U. Iruretagoiena.2019. Kultura afektiboaren arkitektura. Jakin aldizkaria. 233-234.
  • U. Iruretagoiena, I.Salaberria. 2018. Resisting the demolition of the Basque Frontons in Euskadi. The Funambulist. 2-3
  • U. Iruretagoiena,I. de Andrés. 2018. Hezkuntza. Hiria. IDEA 49. 215-230-
  • U. Iruretagoiena, I. Ahedo. 2014. Trans-hirigintza eta herri eraikuntza. Aldiri, Arkitektura eta Abar. 18-20.
  • U. Iruretagoiena. 2013. Cedric Price arkitektoaren ondare paradoxikoa. Aldiri, Arkitektura eta Abar. 12-13.
  • U. Iruretagoiena. 2012. Hirigintza diziplinaren norabidez. Ekologia paradigmaren bidegurutzean. Aldiri, Arkitektura eta Abar. 29-32.


Arkitektura-lanik esanguratsuenak

  • Larraintzar ikastetxeko jantokia, Tejada&Eslava arkitektoekin kolaborazioan. 2022
  • Eskoola, Donostiako eskola publikoen patioen bernaturalizazio programa, estudio lupo-rekin kolaborazioan, 2022-2023.
  • Bakioko Hiria Antolatzeko Plan orokorraren idazketa lana, 2018- /Redacción del Plan General de Ordenación Urbana de Bakio, 2018-.
  • Nabarnizko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren idazketa lana, 2012-2022. /Redacción del Plan General de Ordenación Urbana de Nabarniz, 2012-2022.
  • Zazpilandako parkea, Zorrotza, Bilbo. Bilboko Udala, 2015. / Parque de Zazpilanda, Zorroza, Bilbao. Ayuntamiento de Bilbao, 2012-2015.
  • EHUko Leioako Bizkaiko Campusean espazio publikoen plana eta objetu publikoen eraikuntza, 2014. / Plan de los espacios públicos del Campus de Bizkaia de EHU/UPV en Leioa y construcción de elementos urbanos, 2012-2013.