Facultad de Educación de Bilbao

NOTICIAS

null

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

Fecha de primera publicación: 25/03/2020

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan
IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu honen egileen ustez, irakaspraktikak teknologiaren beharra du eta orain da teknologiak eta hezkuntzak, ikuspuntu kritiko batetik, bat egiteko unea. Teknologiak berrikuntza ekarri behar dio hezkuntzari, batetik, ikaskuntzan egin beharreko atazak lagunduz edo hobetuz, hots, aurrez aurreko ikaskuntzako kalitatea hobetuz eta, bestetik, ikaskuntzari balio erantsia emanez, hau da, testuinguru digitalean zentzu gehiago duten atazak eta metodoak bultzatuz.

Baina nola garatuko dugu ikuspuntu kritiko hori, euskal jendartean dauden arazoak aztertuz eta horietako zenbait gabezia betez, nazioartean egiten ari direna kontuan izanik? Galdera horri erantzuteko, ezaugarri hauek izango lituzkeen hezkuntza irudikatu nahi izan dugu liburu honetan, online irakaskuntza eta baliabide digitalak ere kontuan hartuz: inklusioa, ubikuotasuna, ikasmaterialen aniztasuna eta moldagarritasuna, arreta pertsonalizatua eta euskal curriculuma inplementatzeko aukera, besteak beste. Bestalde, teknologiak dituen aukerak aipatzeaz gain, berekin dakartzan arriskuak ere kontuan izan ditugu.

Horien guztien bilgune, eztabaidagune eta ikergune izateko asmoz sortu genituen www.hezikt.eus webgunea eta UPV/EHUren «HEZikt: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan» graduondokoa, UEUren laguntzaz. Orain, liburu hau ere bide horretan laguntzera dator: ikasle-irakasleen artean ikertzen duen komunitatea batu dugu liburu honetan, eta euskarak eta hiztun komunitateak behar dituzten tresnak, baliabideak eta metodologia interesgarriak aipatu eta aztertu ditugu.

Liburu mardula da, baina irakurleak ideia interesgarri eta praktikoak aurkituko ditu bertan.